Sarrera
Ongi etorri aizarna.com webgune honetara.

Aizarna. Zestoaren auzo txiki polit bat. Ertxina mendiaren magalean kokatua (398 m.alt.). Bailara zabal eta egoki bat mendi artean.
Aizarna bailarako biztanleak oso aspaldikoak dira, auzo honen sorreraren berririk ez dugu oraindik ezagutzen.Aizarnatea abizena 1212. urtetik ezagutzen dugu eta Aycarna berriz 1303an ageri da dokumentu batean eta 1383 urtean hiri bildua sortzeko baimena ematen die Aizarnako biztanleei D. Juan I Erregeak (Segovian.)
Herri hau gaur Zestoa kokatzen den tokian sortu zuten, beraz Aizarnako biztanleei dagokie hiri bildu honen sorrera.
Webgune honetan,momentuz atal hauek dauzkagu martxan:
- Artikuluak. Bertan idatzi batzuk aurkituko dituzu.
- Argazkiak. Aizanrako zenbait argazki, taldetan antolatuta.
- Herria. Aizarnako baserri eta etxeen izenak, eta euren kokapena herriko planoan.
- Iritzia. Bertan Aizarnari buruzko iritzia emateko aukera izango duzu.
- Argazkiak 360 gradutara. Aizarnako argazki batzuk, 360 gradutako buelta osoan.
- Kontaktua. Niri zerbait esan nahi badidazu, hori da lekua.
Eskerrik asko.
