Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iritzia

Orain arteko iritziak

 

Jon Egiguren (2008/07/13 - 22:25)

Aizarnako herri elkarteari egindako proposamena dela eta, zeresan asko eman digu bertako bazkideei.

Proposamen berri hau parrokiko arduradunak eta herriko erretore jaunak egindakoa dugu, eta ahoz jakinarazi digute eraikuntza hau beraiek erabiltzeko behar dutela.

Lehenengo solairua erretore etxea izan behar duela, eta elkarteak behean dagoen solairua erabiltzeko aukera izango duela.

Beste solairuetan etxebizitzak egitea zela bere helburua, berrikuntzak finantziatu ahal izateko.

Proposamen hau aztertu ondoren ez onartzea erabaki zuen elkarteak, eta eraikuntza honetan kultur etxea lortzeko bideak irekitzen hastea.

Bide honetan pauso asko eman ditugu herrian, sinadura bilketak , elizako arduradunekin bilerak eta abar. Udaletxeari berriz bildutako sinadurak eman ondoren bide hau irekitzen laguntzeko eskaera ere luzatu diogu, Aizarnari dagokion eraikuntza egoki eta egonkor bat lortzeko.

Hauek izan dira orain arte elkartearen ordezkariak eman ditugun pausoak.

Elizaren argudioak berriz oso bestelakoak dira, parrokiak duela eraikuntza honen jabegoa eta berari dagokiola kudeatzea, berak dituen beharretarako erabiltzeko. Gainera, herritarren beharretarako erabiltzen utzi duela urte asko direla argudiatzen du.

Argudioak aipatzerakoan, eskola zaharrarena gehitzen diote, eskola berria egin ondoren udaletxeak berreskuratu dituen eraikuntzak hutsik direnez bertara bideratzeko eskatzen dute eta parrokiarena libre utzi.

Baina egoera berria lortu arte beraien partetik ez ziotela elkartearen erabilpenari eragozpenik jarriko baieztatzen dute.

Beste elkarte bat lanean hari dena ikasleen guraso elkartea dugu. Hauek ere eraikuntza egoki bat eskatzen dute, eskolako orduetatik aparte haurren hezkuntzan jarraitzeko, ludoteka, liburutegia, eta abar.

Eraikuntza faltarik ez du herriak, daletxeak eskola zaharra berea du behetik goraino eta parrokiak berriz erretore etxea behetik goraino. Biak ere herritarren izerdiarekin eginak dira eta horregatik herriarentzat izan behar dute, orain arte hala izan badira aurrera zergatik ez ?

Udaletxeko gehiengo batek ere ez du eskubiderik gaur egun, parrokiak dituen eraikuntzak kudeatzeko eta helburu horretara iristeko akordio batera iritsi beharra ikusten dut, inposaketa batean erori gabe.

Nire ustez akordio hau lortzeko udaletxeak egin behar ditu ahalegin guztiak eta akordio batetara iritsi ezean beste aukera egoki eta egonkor bat bilatzen saiatu beharko luke.

Aizarnarenak diren eraikuntzak erabiltzeko eskubidea, aizarnarrak dute.

Jon Egiguren (2008/02/01 - 22:41)

Animaliak kalean izan behar duten tratamenduaz, araudi berriak ezartzera doa Eusko Jaurlaritza, eta bada zer esanik zezenzaleen artean.

Ikusi berriak ditugu araudi berri honen aurka protesta bat baino geihago, baina ez pentsa eztabaida hau gaurkoa denik.

Batzuk zezenak plazan torturatuta hiltzen dituztela esaten dute, besteak berriz ez dutela sufritzen horretarako arraza berezia delako.

Zezenak, idi probak, oilasko jokoak, ahari jokoak,eta abar, aspalditik erabiltzen ditugu gure herriko jaietan, baina horrek ez du esan nahi tratamendu bera eman behar diegunik.

Gaur egun animaliekiko gizakiak duen sensibilidadea asko aldatu zaigu.

Ez naiz zezenzalea, eta ezin dut ulertu plaza batean animalien sufrimendu edo heriotzarekin gozatzea.

Ez dut ezagutzen araudi berri hau, baino nire iritzia tratamendu hoiek askoz zorrotzago erabiltzearen aldekoa naiz.

Uztarria aldizkariak duen orri dijitalean, blogari batek azaltzen duen aspaldiko idatzi bat (1911. urtean idatzia) kopiatuko det zuzenean, orduan ere gai honek ematen zuen zer esana.

Jon Egiguren -------------------------------------------------------

EUSKALERRIAREN ALDE "Revista de Cultura Vasca- año I. Num. 5 IDI APUSTUAK"

Izenburu honekin berarekin argitara eman zen Euskalerriaren aldeko lehen alean artikulua, non Bizkaiko Gobernadore jauna zoriontzen zen probintzi hartan idi apustuak egotea debekatu zuelako.

Egun hauetan ikusi dugu egunerokoetan notizia, berriro ere baimenduak izango direla ikuskizun barbaro haiek nahiz eta horretarako zenbait baldiuntza exijituko den.

Hala genion gure artikuluan. Gai honetan radikalak gara, eta gure asmoa da borroka ezduin hoiek errotik desager daitezela. Idi eta behien apustuen etsai gara, antzaren jokoena, aharien topetakadena eta inkultura erakuskeria eta sentimentuen gogorkeria adierazten duten ikuskizun guztiena.

Gure sentipena auzi honetan garbi geratu zen une egokian.

Idi apustuena -genion orduan- ez dugu ulertzen ez eta nola existitzen diren ere; ezin dugu ulertu nola gure baserritarrek, idiak, beren familiako jendeei dietenari inbidiarik ez dion kariñoz maitatuz, nola martirizatzen dituzten gero plaza publikoetan, gure lotsarako Gipuzkoako herri askotako plazetan dagoen, beste helbururik gabe, harri ikaragarri bat garraiatzeko zigortuz eta eztenkatuz. Idi gizarajoak, larrua odolez eta izardiz estalita, ahotik aparra dariela, luzatu eta kizkurtu egiten dira, erori eta altxatu, arnas estuarekin ibiltzen dira harria garraiatuz kolpe eta eztenkada artean, inguratzen dituzten zaleen deihadar basatiak zirikaturik.

Oraindaino ez ziren maiz gertatzen: inoiz edo edo behin egunerokoek lasai kontatzen zizkiguten protestarik gabe irakurtzen ziren ankerkeriak. Orain egunero gertatzen da berdina; ikuskizun ezduina bere esparrua zabaltzen ari da. Noraino eta ia gutxiraino non periodikoek zabaldu duten notizia jokoetan euskaldunena denerako eraikitako hiri bateko plazan –antzina kultura gipuzkoarra ateratzen zen- lehiaketa bat ospatzera zihoan, diruz saritua, inkultura alarde hoiek ordaintzeko.

Ikuskizun honek amaitu egin behar du, ezin dezake denbora gehiagoz jarrai. Proba ezduin hauen desagerpena beharrezkoa da; ezinbestekoa da, plaza publiko askotan, sen ondoltsuen salatari, dauden harriak hauts eginda uztea.

Diputazio txit gorenak, nekazaritzaren alde hainbeste laboratzen duenak, ahal duen guztia egin behar du, ezer ahal badezake, joko hauek mugatzeko eta esku gogorrez zigortzeko, kupidarik gabe, bere langintzaren kontran, odola eta eszena inhumanoen zaletasuna herritarren artean piztu edo gehitzen dutenak. Eta Gobernadore jaunak lortzen badu proba hoietarako baimen batek berak ere Gobernu zibilaren ataritik ez irtetea, ikuskizun hau makula bat dela uste dugunon eskerron egiazkoa izango du.

Eta zer esan antzar jokoaz? Ikusitako ikuskizunen oroigarri bezala aipatze hutsak izularria eragiten du. Joko hori, bada, gure zelaietako oihal berdean egiten da; danbolin hotsarekin dantzan egitera etorritako jende xumearen artean. Antzar gajo bat ikusi dugu hanketatik zintzilik, etsita balantzan, eta zaldun batzuk iksui ditugu agudo korrika eskuak luzatzen antzararen aldera, bere azpititk igarotzean, ezpata kamuts batekin zaztada emateko edo tirakada beldurgarri bat ematen abere gixagajoari lepoa etenez, gainerantzekoa zintzilik eta odol jariotan uzteko.

Ikusi nuen bai, ikusi, eszena nazkagarri hori Gipuzkoa kulto honetan, ikusi nuen herririk basatienentzat ere ezduina den joko hori, arbola ostotsuz eta baserri zuriz inguratua. Ez jokatzen dutenak eta ez ikustera joaten direnak daukate barkaziorik, baina hutsa chistu-a entzutera joanak, aurrean duten guztia ikustea, hutsa jokalariek ere, txalo lausengarien irrikiz, ankerkeria ekintza hauek egitea.

Inolaz ere gerta ezin daitekeena da festa antolatzaileek baliabide anker hoietara jo beharra eta, agintariek, ia beti antolatzaile, dibertsio barbaro hoien ospatzea ametitzea agintzen duten herrietan.

Apaiz jaunek ere moraltzeari ekiteko bide bat daukate festa hoien abolizioan, bihotzetan ekintza nardagarri hauek gaitzetsiko dituzten sentimendu eztiak txertatuz.

Baina agintariek ez dute aholkua eman behar, debekatu egin behar dituzte, behin betirako, gure herriaren izen onarentzat atentatuak diren hoiek.

Ez da falta izan, lehen aipatutako gure artikulua irakurri ondoren, ikuskizun hauen hain kontra geure burua erakutsi dugunok zezen korriden kontrako hitz erdirik eduki ez izanarekin harritu direnak.

Gure isiltasunaren esplikazioa soila da. Zezen korridak ez dira Esukalerrian bakarrik burutzen diren ikuskizunak; hauek desagertarazteko gure ahaleginak alperrikakoak izango lirateke. Ojala hala ez balira!

Gainera uste dugu egungo euskaldunen zezen korridetarako zaletasuna itxura gehiago dela errealitatea baino. Badirudi zezen plazarik gabeko herri ertainik apenas dagoen herrialde batek muinetaraino sartua behar duela zaletasun toreroa.

Hala ere, hona Gipuzkoa, sei zazpi zezen plazekin, zaletasuna inondik ere bistaratzen ez zaiola.

Plazak, hiriburukoa kenduta, herriko jai egunean bakarrik zabaltzen dira, jendea zezenetara egun horretan eskainiko litzaiokeen beste edozein ikuskizunetara jonago litzatekeen bezalaxe joaten da.

Eta hiriburukoak bere ateak itxita edukitzen ditu atzerritarrena multzorik nagusiena ez den bitartean.

Gipuzkoako plazei ez die eusten zalego gipuzkoarrak; Donostiakoa kanpoko zaleei esker bizi da, eta herrietakoak urtean behin zabaltzen dira, mila arretarekin eta herriko festa egunean bertakoak zezenetara joango diren esperantzan, izan ere egun hoietan jendea prest baitago egiten zaizkion dibertsio promesa guztiak entzuteko.

Zaletasuna, beraz, itxura da asko. Eta noski, gure esku balego guztiz desagertaraztea, ez genuke ahaleginik txikiena ere egin gabe utziko.

Ez dago esan beharrik inkultoak eta inhumanoak izateagatik antzar jokoak, idi probak, etab. arbuiatzen ditugunok, arrazoi askoz ere gehiagorekin arbuiatzen ditugula zezen korridak, hauek mila aldiz krudel eta barbaroagoak bait dira haien aldean, lentejuelazko eta urre harizko jantzi dotore diztiratsuan bildurik azaltzen baldin bazaizkigu ere.

GREGORIO MUJICA

Jon Egiguren (2007/11/02 - 23:00)

Egunkari bat irakurtzen hari nintzela Errepublika garaiko legediari buruzko artikulo bat ikusi nuen,eta niretzako errepublika garaia erakargarria izan denez irakurtzeari eman nion.

Elizaren ondareak norek eta nola erabiltzeko legediaren berri ematen zuen.

Garai aietako pentsakera eta gaur egunekoa ez dago konparatzerik baino begira garai aietako aitonak zer legedia ezarri zuten elizaren ondareak erabiltzeko garaian.

Legedia luze xamarra denez denek ezin dira emen azaldu baino hoietako batzuek nahiko garbi azaltzen dute errepublikanoen pentsakera gai honi buruz.

Art.11 Pertenecen a la propiedad publika nacional los templos de toda clase y sus edificios anexos,los palacios episcopales y casas rectorales,con sus huertas anexas, o no, seminarios, monasterios y demas edificaciones destinadas al culto catolico o de sus ministros. La misma condicion tendran los muebles, ornamentos, imágenes , cuadros, vasos, joyas, telas, y demas objetosde esta clase instalados en aquellos y destinados expresa y permanentemente al culto catolico.

Art.12 Las cosas y derechos a que se refiere el artikulo anterior seguiran destionados al mismo fin religioso deel culto catolico, a cuyo efecto continuaran en poder de la Iglesia catolica para su conservacion, administracion y utilizacion según su naturaleza y destino. La Idlesia no podra disponer y se limitara a emplearlos para el fin que estan adscritos.

Art. 16 No podran ser cedidos en ningun caso los templos y edificios, los objetos preciosos ni los tesoros artisticos e historicos que se conserven en aquellos al servicio del culto de su esplendor o de su sostenimiento. Estas cosas, aunque sean destinadas al culto, a tenor de lo dispuesto en el articulo 12, seran conservadas y sostenidas por el Estado como comprendidas en el Tesoro artistico nacional.

Jon Egiguren (2007/05/21 - 22:25)

KARTIN ZALE GAZTEA

Joseba Arambarrik badirudi kartiñak gidatzen nahiko trebea degula, Gipuzkoako txapelketan bigarren sailkatu zaigu Aizarnako gazte hau. Olaberrian eta Bilariñok dituen pistetan ospatu ziren txapelketa hauek, 1991 eta 1994 artean jaio ziren 200 gaztek hartu zuten parte. Aizarnan kartinak gidatzeko ez daukagu leku askorik baina badirudi mutil honek bilatu duela toki egokiren bat. Zorionak eta jarraitu “Formula 1” ko gidari izatera iritxi arte. Albistegehiago www.vilarinomotor.com

iker astarloa (2007/03/21 - 22:19)

bazan garaia! Hortik badabil norbait Aizarna bihotz-bihotzean duena eta ezkerrak heman nahi dizkiot Aizarnaren iraultza horrela adierazteagatik.Oso polita da horrelako gauzak gogoratzea, bai gazteontzat, bai helduontzat.AUPA AIZARNA!!BIHOTZEAN ZAITUT!!

ander eizagirre (2007/01/17 - 17:03)

oso ona iruditu zait aizarnak duen itxura eta zo rionak eman nahi dizkizuet egin duzuen lanarengatik oso ondo sailkaturik daude argazkiak eta gainera oso argazki oso onak dira. Ez dakit nor zaren baina nire aitak esan dit esagutzen zaituela eta zuk ere esagutzen duzula josu eizagirre irure baserrikoa ea argazki gehiago lortzen dituzuen.

Jon Egiguren (2006/12/26 - 12:56)

Eguberri inguruan ohitura dugu pasa den urtearen gora-beherak aipatzeko, eta aipatu bakarrik ez, azterketa sakon bat egitea ere egokia iruditzen zait niri. Egokia izateaz gain beharrezkoa ere esango nuke, egin ditugun ekintzak aztertuaz: zer egin dut gaizki, zer egin dut ondo, zer utzi dut egin gabe... Elementu positiboak ala negatiboak, zein izan dira nagusi igaro den urte honetan? Garrantzi haundiena bakoitzak bere buruari egindakoak izango du behar bada, akats berak gertatu ez daitezen datorrenean. Baina, jarraian, bere auzoak edo herriak izan dituen gora-beherak aztertzea ere egokia litzateke. Bakoitzak maite duen Aberria eta munduaren egoera baztertu gabe. Nire buruari egin diot azterketa hori. Emaitzik ez dut azalduko, kaxkar xamarra irten dit-eta. Baina Aizarnari dagokionean, elementu positibo asko ikusi ditut aurten herriaren osaketan, elkarren arteko hartu-emanetan. Eta pakearen esperantzak ere ilusio handia sortu Aizarnarren artean. Eguberriak beti dira ilusiozko egunak: familien elkartasuna sustatzen laguntzen du, erregaliak trukatzen dira, janari goxoak dastatzen ditugu, kaleak argi bereziekin adornatzen ditugu, eta abar. Orain arte argi berezi hauek ikusteko aukerarik ez dugu izan Aizarnan, baina aurtengoan baditugu herriko kaskoan, eguberriak alaitzen laguntzeko. Zorionak eman behar udaletxeari Aizarnan ere eguberriak ospatzen ditugula gogoratu izanagatik. Jon Egiguren

libe (2006/10/24 - 21:54)

Lourdes Elortza (2006/09/18 - 22:29)

Kaixo: Hemen nahiz berriro,oraingoan nire poza adierazi nahi dut,horrenbeste saio egin da gero Aizarnako etxe bizitzak egi biurtzen hasi direlako. Gutxiago ez izateko berriz Eskola ere martxan dugu. Pixkanaka gure Herri txikia bezain polita izaten segi dezala eta berrikuntza guztiekin martxa pixka bat lortu dezagun.

Baita ere Landetxe berri bat dugu "Aramburu" berak ere parte hartzen du gure herria animatzen eta osatzen.

Horregatik nire eskerrak lan hauetan parte hartu dezuten guztioi,egiten den guztia Aizarnaren honerako izan dadila.

Lurdes Elortza

(2006/06/24 - 11:28)

JON EGIGUREN (2006/01/04 - 23:21)

Eguberriak igaro ditugu, eta urte berria astera goazen honetan Iritzi bat emango det “jai giro hauen inguruan” Aizarnako sarreran zuaitz politak ikusi ditut, argüí dizdiratsuak piztu eta itzali direla urte sasoi honetan toki askotan ikusten ditugun bezala.

Plazan “eskolako balkoian Olentzero polit bat ere bai kalera begira ikusi det,eta Elizan jaiotza polit bat ere bai.

Baina herriko plazara begiratu eta urte sasoi honetako itxurarik ez diot ikusi beste herriak duten bezala.

Ez ote du plaza onek eguberrietan hornitzerik merezí?

German Zelaia (2005/12/11 - 17:55)

Gauza bat argitu nahian idazten dut; nire bertsoak dira hemen ageri direnak, baina ez horregatik nik bidaliak. Nik badakit hau Jonen lana dela, aitortu izan dit bertso hauek gustuko dituela. Eta eskertzen diot benetan, bai berari baita animoak emanez idatzi duen bertsozale anonimoari ere (nahiz eta jakin badakiten nor den idatzi duena). “Berrirooooo”, azken bertso hauek, sarituak izan dira, hori niretzat izugarria izan da. Oso gustura hartu nuen bigarren saria, jakinik lehenengoa hartu zutenen maila nolakoa zen. Baina “Sotanapeko dotrina” bertso sortak saririk jaso ez bazuen ere, egundoko arrakasta izan du, leku askotatik eskatu baitizkidate. Hurrengorako baditut beste batzuk eta neuk bidaliko ditut.

Haurra nintzenetik naiz bertsozale, gogoan ditut Teixaneko Antoniorekin egiten nituen bertso saioak eskolatik irten eta gero. Garai hartan ez zen pasa bertsolaririk nik entzun gabe Aizarnatik. Akordatzen naiz Basarri eta Uztapidek Martineneko balkoitik Erretore Xarraren omenaldian nola kantatu zuten. Eta baita gogoan hartu nuen bertso bat ere. Zortziko handian saioa egin ondoren, gero puntutan izan ohi zen eta puntuetako batean honela esan zuen Uztapidek: orain bi hilabete enteratu niñun … Basarrik hurrengo bertsoan galdetu zion:

Basarri:

Zer enteratu ziñan orain bi hilabete

Uztapide:

Roberto jarri zala Aizarnan alkate

Basarri:

Horrekin etzan izango inorentzat kalte

Uztapide:

Meza nagusian e egoten da tente

Meza nagusian tente egon ohi zen jendea lekua uztegatik, (orduan gaur baino jende gehiago joaten baitzen mezetara) horretaz ariko da edo bertsoa osatzeko modua besterik ez da izango. Hauez gain Aizarnan bertsotan ezagutu ditut beste hainbat ere: Mitxelena, Azpillaga, Lasarte, Egileor, Joxe Lizaso, Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Lazkao Txiki eta Amuriza bere sotana eta guzti. Horietako beste saio bat gogoan dut, Imanol Lazkano eta Joxe Agirre, Luistarren festa batzuetan. Oso famatuak ziren Luistarren jaialdi haiek, pilotariak, aizkolariak, korrikalariak, bertsolariak… denetik izaten zen. Horietako batean 1962-63 alde horretan, gogoan dut Sakatarrak (ez ziren motelak!) bi apaizen kontra nola jokatu zuten pilotan. Apaizek irabazi zuten eta ondoren etorri zen Agirre eta Lazkanoren bertso saioa apaizen indarra aipatuz. Izan ere bedeinkazio garaia pasatu berria zela esanez eta oilaskoak izaten zirenez ordainetan, ezagun zela oilaskoak jandakoak ze indarrean zeuden. Oilaskoa jan zutenei ez zitzaien hainbeste inporta haiek esaten zutenagatik, baina han zegoen Erretore Xarra esanaz: “ez al dago gizonik horiek isilarazteko!!”. Hain zen petrala erretore hura!. Kontutan harturik Erretore Xarra eta bedeinkazio garaia sasoi hartan oso garrantzitsua zela, badut pasarte bat kontatzeko Erretore Xarrarena. Ekain aldera hasten zen baserri eta soroen bedeinkatzea, eta aurreko igandean esaten zuten zein bailarara joango ziren hurrengo astean bedeinkatzera, eta ordurako prest egoten zen baserriko jende guztia, bere ardo goxo, gailetarik onenak eta ordainetan eman behar ziren oilaskoekin. Igande batean Erretore Xarrak sermoian hurrengo asterako zita jarri zuen Elarritza erreka eta Anatxan bailararako. Han zegoen jende guztia prest, etxez etxe eta tragoz trago, Erretore Xarra ere mozkortzera ailegatu zen, edanez gero txerria ere mozkortu egiten baita. Gero kontuak etxera bidean, honela esan zion bere akulitoari: “mutxatxo, joan adi etxera, ni joango nauk-eta”. Akulitoa ez dakit nor zen Segundoneko Joxemai edo Xalamuneneko Joxe Antonio ( Beraiek argitu dezatela). Gau gogorra zen orduko hura, trumoi, tximista, kazkabarra… Eta gure Erretore Xarra, kanpo eta barru bustita, hurrengo goizeko meza emateko garairako ez zen iritsi nahiz eta berez oso puntuala izan. Handik pixka batera han azaldu zen Illurdain astoa trallan, Erretore Xarra gainean hartuta, eta simitaioko petrilaren gainera jaitsi zuen. Gaur barre egiten dugu orduan ez dakit zer egin genuen.

(2005/12/02 - 14:10)

LORTUKO OTE DUTE GURE GASTEAK AIZARNAN ETXE BIZITZA BERRIAK EGITEKO ILUSIOA?

(2005/11/14 - 13:27)

Jon Egiguren (2005/10/26 - 22:08)

SAIOARI ERANTZUNA:

Egokia litzateke behar bada jaiak ospatu eta jarraian argazkiak sarean sartzea, proposamena egokia iruditzen zait.

Baino orain arte ,herriko jaietan argazki erakusketa bat egin izan dut,argazki guztiak herritarrak ikusi ahal dezaten.Bost urteko bilduma batekin erakusketa bat osatuaz.

Azken azalpena 1995 urtetik hasi eta 2000 urtekoak barren direla egin nuen erakusketa, eta 2000 urtetik hasi eta 2005 urtekoak barren, beste argazki erakusketa bat egitea dute bere helburua. Herritar guztiak ez dute oraindik aukerarik, sarean dauden argazkiak ikusteko eta sarean azaldutako argazkiak berriz ez dute balio handirik erakusketa baterako.

Proposamena egokia iruditzen zait eta 2006 tik aurrera sarean jartzea izango da nire helburua .

Laster izango dira sarean 1995 eta 2000 garren urteko argazki egokienak.

aizarna bihotzean duen bat (2005/10/11 - 19:53)

Herri honetan jaioa ez izan arren, bertakoek egiten diguten ongietorriarengatik eta bertako giroagatik, eskertu nahi nituzke aizarnar guztiak eta horrela jarraitzeko animatu!

La salle ko irakasleak (2005/07/05 - 11:29)

Aupa Jon eta Arantxa: La Salleko irakasleen izenean jakin dezazuela liluratuta geratu ginela zuen etxe puxka horrekin eta benetan primerako arratsaldea pasa genuela. Datorren urtean errepikatuko dugulakoan; Eskerrik asko eta besarkada bero bat jaso.

Donostiako La Salleko irakasleak.

Lurdes Elortza (2005/06/24 - 10:12)

Horri honen bitartez adierazi nahi nieke Aizarnako herritar gustiei, beti bezala AFARI HERRIKOIA izango dela abuztuaren 14'an. Ilusio ozoz gabiltzala gazteak tarte gure herri txiki hontako festak antolatzen.

Afariari buruz nahi nuke esan, batez ere herritarrak biltzea nahi dugula, bai kale eta baserri, erne izateko afaritako zarrerak hartzeko, eta zu, Aizarnakoa bazara saiatu zaitez zure ingurukoei adierazten.

Gauza bat ziurtatzen dizuet, bezpera izango dela beti bezala herri girorik onena. Aipatuko nahi dut ere gure Eleizaren berrikuntza, ez dago ziur oraindik Abuztuaren 15an meza nagusia bertan izango dugun.

Laister izango duzue gure herriko festaren berri.

Agur,

Lurdes Elortza

German Zelaia (2005/05/11 - 21:57)

BEBERRIRO!!!! Egilea: German Zelaia B maila: 2. SARIA

  1. Hemen dira berriro
    pizti hauek hoska
    hauteskundeak laister
    hortxe dago koska
    gu ez gaituzte behar
    baizik gura bozka
    herria ez al dago
    mekauen dioska.
  2. Lehen esandakorikan
    etziguten bete
    hala ere kezkarik
    ez daukate bate
    irripar faltsoakin
    aterikan ate
    gurtede batentzat gain
    narru badaukate.
  3. Lehengo bidea dute
    nahiko narrastua
    nahiz ipini nahi dute
    apain orraztua
    detaile guztiakin
    ondo marraztua
    baina nabarmentzen da
    lehengo arrastua.
  4. Batzuk baieztatua
    beste batzuk uka
    kontraesanetikan
    nahikoa badauka
    denak Euskadin alde
    ta alkarren aurka
    ez dago ulertzerik
    harrituta nauka.
  5. Gustokoa dutena
    ospea ta fama
    herri xehearentzako
    uzten dute zama
    guk xurgatuko dugu
    zeuk egin lana
    Ibarretxe Lopez ta
    beste denen plana.
  6. Ez dauzkagu ohituak
    hain bide estutan
    nahiago dute lasai
    hor goiko postutan
    soldatarekin inoiz
    ez dabiltz disputan
    nahi duten dana altxa
    beraien eskutan.
  7. Guretzako eskaintza
    daukate gerora
    lehendabizikoa da
    etxeko mejora
    batzuk ezin iritsiz
    seirehun eurora
    haiek berriz dabiltza
    sei milatik gora.
  8. Ilusio galdurik
    ez digute pizten
    ala era aterik
    ez diegu ixten
    mezu baikorrik bate
    etzaigu iristen
    nahi dezutena pentsa
    nik ez dut sinisten.
  9. Idatzi dezakete
    Euskadin eskela
    herri minik dunantzat
    albiste ospela
    politika ote da
    berezko ustela
    edo eta usteldu
    digute bestela.
  10. Azkenean gehienak
    gerade nazkatu
    korapilorik ezin
    baitugu askatu
    barkamena eskatzen
    zertako kezkatu
    beraiek ez bai dute
    sekulan eskatu.

JON EGIGUREN (2005/01/31 - 23:02)

Iritzi obeak asko izango dira behar bada Aizarnan ausartu herritarrei azaltzera atal honetan.

Aizarna berpizteko nire iritziak ez du asko balioko behar bada, baino Aizarnarra izanik baditut iritzi pertsonal batzuk, ondoren azaldu nahi ditudanak atal honetan. Aizarnak izan duen biztanleen beherakada oso drastikoa izan da. Urte gutxian baserri asko hustu dira, eta kaletar ugari ikusi dugu herritik irteten, beste hiri handiago batek ematen duen babes eta erosotasunaren bila, herri txikiak dituen arazoak alde batera utziaz. Hau ez da Aizarnan bakarrik gertatu, egoera berdina herri txiki askok jasan dute, eta hori ikusita ezinbestekoa da Aizarnarekin gertatutakoa onartzea. Gizakiak beti izan baitu erosotasuna lortzea helburu. Arazo honen errudunak aurkitzen denok saiatu gera herrian. Batzuk ihes egin duten biztanleei bota diegu, beste batzuk erakunde publikoei arazo hontaz ez direlako arduratu, baina arazo honen oinarria azken urteek ekarritako egoeran aurkitu behar da.. Horretarako ez dago azterketa handirik egin beharrik: industrializazioa eta berak hirietako biztanleei ekarri dien erosotasunean datza arazoaren oinarria. Egoera ekonomikoan ere desberdintasuna nabaria izan dela esango nuke. Etxebizitzak, lantokiak, zerbitzuak garraioak eta abar, ez dira bere garaian iritsi herri txikietara.

Aizarna berpizteko bideak irekitzean, zapuzteko egon diren arazoak gainditzea izan behar luke erantzuna. Baina nahiz eta arazo hoiek ongi bideratu, zerbait gehiagoren beharra ere somatzen dut, herriko biztanleak bertan jarraitzeko eta herriari bizi berri bat emateko Baserritarrak arazo honi aurre egiteko egin dituen ahaleginak ugariak izan dira, lehendabizi kooperatibak sortuaz eta gero inbertsio handiak eginez eta abar. Industriak eman duen emaitza ez ikustean lanbidea aldatzea izan da baserritar askok hartu duen erabakia. Baserriak berpizteko edo biziberritzeko udaletxeak egiten dituen ahaleginak ez dira nahikoak izango arazo hau bideratzeko, zerbitzu egokiak ematea izan behar du gaur egun eginbeharrik garrantzitsuena. Politika orokor handi baten barruan sartu beharra dago, gure baserrien egoerei irtenbidea bilatu nahi badiegu behintzat. Europak gai honetan dituen araudiak ikusi eta Eusko Jaurlaritzaren erakundeek bideratu behar dute gaur baserriek orokorrean duten krisialdi hau (Aizarnakoa barren dela). Aizarna bailara polita dugu, industrialdeak oso hurrean dauzkagu, errepidearen arazorik ere ez daukagu. Bere kokapena ez dago hain urruti industriak diren tokitik, 20 minuturen barruan baitira lantokiak. Beste edozein tokitan ere, ez da gutxiago behar lantokira iristeko. Gaur egun Aizarnak ez ditu hain baldintza desegokiak, eguneroko bizimodua eraman ahal izateko distantziak ez dira gainditu ezinak. Hala ere, oraindik bertako seme-alabak kanpora joaten ikusten dira famili bat sortzeko orduan. Nola nahi dugu herriko semeak bertan finkatzea etxebizitza egokirik ez bada herrian?. Ezinbestekoa dugu lehendabizi arazo honi aurre egitea, herri txiki polit hau berpizten ikusi nahi badugu. Arazo honi aurre egiteko, erakunde publikoen laguntza ezinbestekoa dugu, salneurri mugatua duten etxebizitzak bultzatzerako orduan, adibidez. Ekimen pribatuak bakarrik ez du Aizarna berpiztuko, baina handiagoa egin behar bada bai, herriak duen berezitasuna alde batera utzita. Etxebizitza egokiak eta prezioz arrazoizkoak lortzea izan behar du lehenengo ekimena, eta herrian jatorria dutenek lehentasuna erosterakoan. Hala ere, herri txiki batean bizitzeak dituen baldintzak ikusita, astebukaera edo oporretarako erabiltzea ere ezin dugu baztertu hasiera batean, ez da kanpoko jendeak jabetza lortzea ere. Gaur egun Aizarnako kalean ditugun etxebizitzak erabat egokituak ditugu, oso ondo hornituak gainera. Sendi artean erabiltzen direnak, bigarren etxebizitzak direla esan genezake gehienbat, berpizterako orduan asko lagundu dezaketenak, herri txiki polit eta xarmant baten itxura emanaz. Aizarnak duen orografia eta kokapena ikusita, biztanle kopuru handi bat egiteak ez du zentzurik, eta industriak erakartzea gutxiago, mendiak garbitzeko, bide-zaintzeko, edo gaur egun baserriak erabiltzen dituen industri motaz aparte.

Hemen aipatu ditugun helburuak bide egoki batean lortzeko Udaletxearen laguntza ezinbestekoa da, ekimen pribatu baten esku uzteak herria berpiztu beharrean, desorekatzea ere lortu lezake espekulazioen bideak irekita. Aipatu dugun bezala lehendabiziko ekimena biztanle kopurua zerbait gehitzea izan behar du, kopurua gehitzean zerbitzuen beharra agerian jarriko da: ikastolak, garraioak, kirola eta abar. Gizarte aurrerakoien artean gaudenez, berpizterako orduan, Udaletxeak herri txikietan dituen azpiegiturek garrantzi handia dute: mugikorren koberturak, interneterako banda zabalak eta abar. Herri bat berpiztu arren, berak izan duen izaera edo berezitasuna, zerbait murriztua gelditzen zaigu, esate baterako: hizkuntzaren erabilpena, ohiturak, lanbideak, kultura, pentsaerak... berpiztea lortu arren, hauek denak ez dira lehengoko berdinak izango. Aizarnaren kasuan oraindik sakonago nabarituko da akaso, berezitasun nabaria izan duelako behar bada. Bertan bizitzen jarraitu duten biztanleek ez dute galdu oraindik berezitasun hau, baina gutxi direnez berpizteko orduan ez dira nahiko nortasun hori gordetzeko, berpizteak aniztasuna ekartzen duelako Berpizterako orduan, Aizarna bailarak izan dituen bizibideak, eraikuntzaren egiturak, bideak, nekazaritzaren emaitzak eta abar, ongi jasotzea komenigarria litzateke Aizarnak izan duen historia agerian gelditu dadin. Aizarnako bailarak gaur egun oso ingurune egokia du, abeltzaintza edo herrian oraindik bizi diren baserritarrei esker. Aurrera begira ordea zalantza handiak ditut lanbide hau gai izango denik gaur daukagun ingurugune egoki hau ondo zaintzeko. Aizarnak duen nukleoa polita da, gaur egun baserriak ere gehienetan zerbait berrituak edo egokituak daude, eta zer esanik ez kaleko etxebizitzei buruz. Inguruneak ez du aldaketa drastikorik jasan herriko biztanleekin gertatu den bezala, beraz bailarak duen inguruneak ez dauka aparteko lanik herria berpizterako orduan. Dena dela, gutxienez inguruak zaindu egin beharko dira ‘pino insignis’ delakoa edo zuhaitzak kaleraino iritsi ez daitezen. Gaur egungo araudiak zenbateraino babesten duen hau ez dakidan arren, gai hau bideratu ahal izateko plan orokor bat onuragarri litzateke herrirako.

Jon Egiguren

Herriko Bertsozale bat (2004/09/17 - 15:42)

German Zelaiak prestaturiko bertsoak irakurri dittut. Noski, 61ean jaioa izanik ere, ezagutu dut zeini buruz ari den bere bertsoetan eta gehiago esateko, geure baserriko sukaldean egonaldia egina duela orain dela pare bat aste "Garzon" erako horrek aittona ikusteko griña sartu zitzaiola adieraziaz. Baina horri buruz ez nuen hitzegin nahi. Adierazi nahi nuen gauza bakarra zera da. Oso oso bertso txukunak direla eta habilidade horrekin jarraitzeko idazten.

German Zelaia (2004/05/26 - 21:53)

Egilea: GERMAN ZELAIA

1. Haurtzaroko kontuak
harturik bertso gaiz
gogorra izan zan da
akordatutzen naiz
ez ginan beti izan
gu aurpegi alaiz
"dalefuertiak" ziran
gure inguruan maiz
mandazai behar zuna
izan gendun apaiz

2. Goizez jaikitzen ginan
apaizan kezketan
beti beldurrez ginan
jai eta astetan
nola eman pausoak
nola egin hizketan
hori nabaritzen zan
herriko gaztetan
Frankon dotriñakoa
zan nere ustetan

3. Ateratzen zanean
tragon bat edanda
baten batekin laister
zedukan demanda
nik ere nahiko sarri
izaten nun txanda
ezker eta eskubi
dinbi eta danba
hotzikara sartzen zait
egia esanda

4. Barruan zerbait txarra
zuen nerekiko
bestela hainbat gorroto
etzun edukiko
noiznahi masailekoak
potrotan ostiko
meza ondorenean
plazan belauniko
izorratu gintuen
bizitza guztiko


5. Hainbat zigor mota ta
hainbat "dalefuerte"
gure sufrimenduaz
gozatzen zan parte
txirtetan belauniko
etzan ona bate
etzan hamar miñutu
etzan ordubete
belaunak odoletan
hasten ziran arte

6. Azkenen dotriñara
joateari utzi
ezer onik ezin zun
harek erakutsi
apaizari etzion
horrek egin grazi
gurasoen kontrako
kanpaña zun hasi
guraso izenikan
etzela merezi

7. Pisutsuak ohi ziran
apaizan esanak
lurperatu zituen
gure kristau famak
menderauko gintula
infernuko zamak
a zer buru hausteak
aitak eta amak
deskomulgau ginuzen
gu etxeko danak

8. Epaitutzen gintuen
apaizak ederki
Garzon nundik datorren
Jaungoikoak daki
antzekoak baitira
hainbat erabaki
gure gurasoentzat
hainbeste aitzaki
ta bere ama nor zun
sikira baleki


9. Baina neska kontutan
begi onekua
opariak eiteko
nolako tajua
oroitu egin behar da
hala Jaungoikua
amabirjiñai kendu
belarritakua
ta nik badakit nor dan
jantzi zun gajua

10. Baztar guztiak nahasten
hainbeste birturte
horrela ibili zan
urterikan urte
harriak berak ere
negar eingo luke
zer lortzen ote zuan
oparian truke
ez dakit ziur bañan
asmatuko nuke

11. Konfesanarioan
hark zuen freskura
han ilbandutzen zuen
geroko joskura
penitentzien bidez
guztia eskura
gero sakristin kendu
azpiko azkura
orain ibiltzen dauka
jardunan postura

12. Jaulki ez balitz hobe
sortu zun hazia
nola izan zan hura
uztauan klasia
edo bestela eman
tratu berezia
loratzerako moztu
ta bota sasia
izurratu etzezan
gaztedi guzia

13. Sotanaz baliatuz
hura han da hemen
gorrotoa zabalduz
Jainkuan izenen
etzekien ibiltzen
hark bide zuzenen
aldegin edo bialdu
egin zan azkenen
eta denok gustora
ezkutatu zenen

14. Zauri senda eziñak
sarritan berritu
bihotzikan duana
nitaz errukitu
sotanpeko dotriña
nahi nuen argitu
kontu beltzaguake
beltz harek baditu
baina denak esaten
ez naiz atrebitu.

15. Barruan neduzkanak
hainbat kontu triste
behingoz kanporatzeko
sentitu naiz aske
hemen bukatzen danik
etzazut uste
inor baldin balego
kontu gehion eske
oraindikan badaukat
beste horrenbeste.

Lurdes Elortza (2004/05/10 - 18:08)

Aizarnar sentitzen naiz "buru ta belarri" eta bihotzez maite dut nere herria, horregatik izugarrizko poza eman dit zuk Jon egin duzun ahalegina, bai Danbolin "rebistan" eta bai web horri hau sortzeagatik. Nere eskerrak ematen dizkizut Aizarnako Bikutzeko etxetik.

Ea denon arten pixkat alaitzen dugun gure herri txikia.

Nere iritzia emango dizut. Momentu honetan jende gutxi bizi da, eta horren errua asko guregan dagola iruditzen zait, komodidade errez batean sartzen geralako. Zenbat aldiz esaten dugu aste buruetan? Hau egongo balitz, ura egongo balitz. Eta hori nola lortzen da? Han bizi ta, ez alde egin da. Horregatik nere eskerra baita ere doa han bizi diren herritar guztiei, berak direlako Aizarnako bihotza.