AIZARNA: BERPIZTU Egitasmoaren Datu Bilketa. Landa eremuetarako animazio programa (Zirriborroa)
AUZO GUZTIETAKO AUKERAK
- Zestoa 2R zonaldea denez landa garapen laguntzetaz baliatzeko aukera dago.
- Jendeak eskatzen dituen ikastaroak antolatzeko aukera badago (Mendikoi, Mendinet...)
- Garraio publiko sistema berri eta arrakastatsuak eman dira inguruko herrietan: adibidez Aiako Bono-Taxia.
- Zestoako Udalak auzoko garapena bultzatzeko aurreiritzi baikorra dauka.
- Paisai egokidun zonaldeak gero eta estimatuagoak dira biztanlegoeran aldetik, auzoa oso erakargarria bihurtuz.
- Inguruko herrietan ematen den etxebizitza prezioaren igoerak auzoetan egin ahal daitezkeenen erakargarritasuna handitu dezake.
- Udal teknikariak badaude.
- Teknologia berrien garapenak eta turismoak azken urte hauetan izan duen gorakadak auzo batzuetan (ad. Aizarnan) bertan lanpostuak sortzeko aukera eman dezake.
- Zestoa potentzial turistiko handia duen eta oraindik handiago izango duen herria da.
AUZO GUZTIETAKO MEHATXUAK
- Inguruko herrietan zerbitzu hobeak eta etxebizitza lukera egoteak biztanlego galera joera mantendu lezake.
- Nekazaritza arloak jasaten duen errelebo tasa eskaxak ustiakuntzen desagerpena eta inguruaren ddaketa ekar lezake.
- Telekomunikazio konpainiek klientela potentzial gutxi espero izateak azpiegituren garapen eza ekar ezake.
- Osasun, hezkuntza eta kultur azpiegitura edo arduerak biztanlego kantitatearen araberako ratioekin garatzea herri txiki-auzoen kalterako da.
- Landa eremuetan etxebizitza apartekoak egiteko lagoen demanda handiagotzen dihoa eta auzoetara ere heldu daiteke.
- Osasun sailak jarritako baldintza gogorrek herri txiki-auzoetako hostalaritza eta merkataritza establezimentuen istea bultzatu dezake.
AIZARNAKO ONDORIOAK: INDARRAK
- Biztanlegoaren artean hartu eman ona.
- Umeek, auzoan bertan, eskoLa txikia badute.
- Landaturismo batjartzeko plangintza.
- Frontoia berria da.
- Jende gazteak bertan gelditu nahi du.
- Egungo haur kopurua altua da.
- Herriak duen errekurtso paisajistiko eta naturalistikoak.
- Oraindik baserri asko dago ustiakuntza mantentzen duena eta lurra gestionatzen jarraitzen duena.
- Landaturismo berriak bultzatzeko ekimen pribatua badago.
- Herri ondasun ugari dago: eliza, humiladeroak, iturri eta labaderoa, ermitak, haitzuloak.
- Eguneroko produktuak erosteko aukera dute: auzoko denda badago.
- Elkarteak: biztanleena, gurasoena.
- Errepidea egoera onean dago.
- Herriaren potentzial turistikoa: landaturismoa, natura, paisajea, kultur jabetza, artisaua, folklorea eta gastronomia.
- Herriguneak baditu elkar topaketarako gune aproposak: frontoia, parkea, plaza eta-eskola.
- Auzoan badago etxebizitza berriak garatu ahal izateko lur aproposik.
- Eskola proiekto berriak jendea finkatzen lagunduko du.
- Aizarnar herri mina nahiko sendoa da.
- Udalaren lurrak badaude.
AIZARNAKO ONDORIOAK: AHULEZIAK
- Azken urteetan auzoko populazioa jeitsi egin da.
- Garraio publiko eza.
- Teknologia berrien azpiegitura eza.
- Auzoan bertan Osasun zerbitzu eza.
- Ostalaritzako eskaintza oso murriztuta, gero eta gehiago asteburuetara zuzendua.
- Telefono mugikorrek ez dute koberturarik eta telekomunikazio banda zabala ere ez dago.
- Baserri batzuetan izenak falta dira.
- Kultur etxe publiko eta kultur programazio eza.
- Udalatik, auzoan bertan, kultur plangitntza eza.
- Dagoen etxebizitza demanda estaltzeko eskeintza falta.
- Elkarteko lokala jabetzan ez izatea.
- Biztanlego gehiena Aizarnatik kanpo ari da lanean.
- Argiztatze publikoa ez dago herri guztian zabaldua.
AIZARNAKO EKINTZA PLANA
| 1. Auzotarren bizi-kalitatea hobetu | 1.1. Zerbitzuak landu eta hobetu: haurren aisialdirako zerbitzua, garraio publikoa ezarri, osasunaren zerbitzua aztertu. |
1.1.1. Haurren aisialdirako eta eskola kanpoko ekintzak martxan jarri. 1.1.2. Eskola beste zerbitzu batzuekin hornitu dadin bultzatu, ala nola haurtzaindegi eta jangela. 1.1.3. Garraio publikoa bultzatu. 1.1.4. Osasun zerbitzua ezartzeko aukera aztertu. 1.1.5. Udal zerbitzuak bertaratzeko ekimenak bultzatu (panelak, noizbehinkako bulegoak, ...) |
| 2. Herrikoen hartu-emanak finkatu | 2.1. Kultur eskaintza zabaldu: urteroko kultur plangintza egin. | 2.1.1. Urteroko kultur plangintza bideratu. |
| 3. Despopulazioari aurre egin eta biztanlegoa finkatu. |
3.1. Etxebizitza dagokionez, dagoen beharra aztertu. 3.2. Azpiegiturak ezarri: telekomunikazio berrien ezarpena lortu, baserriko izenak jarri, frontoiko egoera aztertu. 3.3. Turismo azpiegiturak indartu eta hobetu |
3.1.1. Etxebizitza beharren azterketa egin eta gai hau dinamizatu. 3.2.1. Telekomunikazio berrien ezarpena lortu (mugikorrak, IKTBak). 3.2.2. Auzoan informatika ikastaroak garatu. 3.2.3. Baserri izenak ipini. 3.2.4. Frontoiko egoera hobetu. 3.2.5. Argiteri publikoa zabaldu. 3.2.6. Kotxeen abiadura moteltzeko ekintzak garatu. 3.3.1. Bertako ondare baliabideak berreskuratu eta erakusketa leku bat prestatu (labaderoa, metas historiak, baserriak, ...). 3.3.2. Landaturismoa proiektuak lagundu. 3.3.3. Ostalaritzan dagoen eskaintza aztertu. |
